NAIZPRESIDENTE! Naizroxa eta Vice Presidentes taldeen sasikumea hemen
dago jada! Matxet (Ahotsa/FX), Kanda (Gitarra/Ahotsa), Iban (Bateria) eta Jota
(SoundTech) Naizroxa eta Vice Presidentes-en oinordeko sonikoak dira.
Kumea gurasoen antza du; hemen ez duzu autotune, EDM edo pop/post ez-dakit-zer
egiturarik topatuko. Soinu basatia, erraietatik ateratakoa eta energetikoa atsegin
baduzu, Thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta Stonerraren
astuntasuna nahasten duena, FX ikutu batekin, hauxe da zure taldea. Ez galdu zuzenean ikusteko aukera: indartsua eta jarreraz beteta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario